Egitasmoak

EUSKADIKO EGUR SEKTOREAREN PLAN ESTRATEGIKOA

Lehiakortasuna eta bere jardueraren zabalkuntza bultzatzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzarekin kolaborazioan, Euskadiko Egur Sektoreak bere Plan Estrategikoaren lantzea sustatzen du. 2011n landutako azkenengo dokumentuko gogoeta eta konklusioen artean baita agertzen dira sektoreko deskribapena eta aurrekariak; egur sektorearen eraginpen eremu edo herrialdeetako antolaketa ereduak eta Euskadiko Egurraren “Kluster mapa” eta bere Helburu Estrategikoen prozesua ulertzeko gakoa diren bi atal.

Euskadiko Egurraren Kluster Mapa: Baliabideak VS Jarduera

Plan Estrategikoaren aurkezpenetako batek sektorearen lehendik zegoen kluster batera sartzea edo Euskadiko Egurraren Klusteraren sorrera proposatzen du.

Bere jardun-eremutik, sektoreko enpresekin jarduera bat egiten dituzten kluster desberdinak daude: Energia, Papera, Eraikuntza edo Habitat & Contract.

Honetariko bakoitzak sektorearen jardueren parte bat hartzen du, baina ez, osotasuna. Haietako edozeinean sartzeak, sektorearen izaera galera ekarri ahal izango luke.

Izaera hau, baliabide natural gisa bertoko egurra erabiltzeagatik datorrela kontuan izanik, Plan Estrategikoaren eguneratutako berrikusteak, sektoreko parte aktiboetatik osatutako erakunde berri baten sorrera erabaki du.

Honen berezitasunera egitura eta funtzionamendu eredu egokiaz dotatuz, guztien baliabide baten erabilerarekin lotutako jarduera desberdinen garapenerako, errealitatean, klusterrei dagozkien berezko baldintzen bermeez betetzen ditu.

Esparru honetan, sektoreko agenteen eta interesaturiko klusterren arteko kolaborazio desberdinetarako jarraitasuna emango da Plan Estrategikoko helburuekin bat datozen ekimenetan.

Helburu Estrategikoak

Helburu Estrategikoak proiektu estrategikoen definizioa eta bere jarduera-bideak finkatuko dituen oinarria da. Aldi berean, Planaren aurrerapena eta Sektorearen sendotzea mantenduko dituen egitura osatuko dute.

Egurlandua eta Euskadiko Egur Sektorearen Plan Estrategikoa

Sektoreko kide gisa, Egurlandua, Helburu Estrategikoekin lerrokaturiko proiektuak planifikatu, proposatu eta egiteko orduan, parte aktiboa da.

Bigarren EraldatzailearenTransformazioaren elkarte gisa, bere ekarpenak hiru jarduera-lerro generikotan batzen dira:

  1. Aholkutze, segimendu kanalak eta prozedurak aktibatu, bertoko egurrarekin eginiko elementu eta produktuak erabiltzeko, kontratazio publiko berdean eta EAE-eko erakundeek bultzaturiko lanetan.
  2. Kulturaren sustapena eta bertoko egurraren erabilera, materia iraunkor gisa.
  3. Bertako egur eta bere deribatuen lehiarkotasun eta kalitatea areagotzea.

Jarduera hauen esparruan, merkatu berrietan parte-hartzeari lagun diezaioketen entitateekiko kolaborazioa sustatu da eta Hibridazioan oinarritutako proiektuetako sustapenetan sakondu da, Teknologiako eta Informaziokoa eta Egurrekoa bezalako sektore desberdinen arteko sinergiak ezartzea lortuz.

Ekintzak

Copyright © 2013 - Egurlandua
Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia
Kanala bidea, edific. 103, 2ª plta.
48170 Zamudio (Bizkaia)
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.